Acciones DBH y Bachiller

Info

WHAT will be done

Description:

2023ko azaroaren 18tik 26ra bitartean Hondakinak Gutxitzeko Europako Astea A etxesaileko maila guztietan bi une desberdinetan jorratuko da.
+ Otoitza. (Eduardo Madrazok prestatuko du)
+ Tutoretza.
Aste honetan landuko ditugun gaiak kontuan hartuta, DBH eta Batxilergoko mailak, bi taldetan banatzea erabaki dugu. DBH-1, 2 eta 3 mailatan Hondakinik Gabeko Erosketa gaia landuko dute. DBH-4 eta Batxilergoan Ekonomia Zirkularra aztertuko dute.
Ondoren, gai bakoitzerako proposatzen ditugun baliabideak eta metodologia aurkituko dituzue.
DBH-1, 2 eta 3 mailak
Ondoko sekuentzia didaktikoa proposatu nahi dizuegu:
1. Saioa galdera honekin hasiko gara:
Hondakinik Gabeko Erosketa egitea posiblea dela uste al duzue? (5 min)
2. Ondoren, Zero zabor erosketa deituriko bideoa ikusi. Hemen duzue bideoan sartzeko esteka. (15 min) https://www.youtube.com/watch?v=U5MVm37jtX4
3. Bideoa ikusitakoan ikasleekin solasaldi labur samarra sortzea proposatzen dizuegu. Honela galderak erabil daitezke: (20 min)
* Zerekin joan da arroza erostera?
* Fruta / barazkiak / ortuariak hondakinik gabe non eros daitezke zure herrian?
* Jogur-ontzi itzulgarria. Noiztik dago aukera hori?
* Tuperrak. Zertarako?
* Erosle-saltzaile harremana, non dago atseginagoa?
* Zein erosketa-motatan sortu da hondakin gehien? Zergatik?
* Hondakinik gabeko erosketa egiteko proposamen gehiago eman.
Informazio-iturri gehigarriak zalantzak argitu edo gehiago sakontzeko:
+ Zero zabor sekuentzia didaktikoa DBH (pdf-formatua erantsi zaizue) + https://bizimugi.eu/eu/talde-tematikoak/zero-zabor . +http://www.juntadeandalucia.es/medioambiente/portal_web/web/temas_ambientales/educacion_ambiental_y_formacion_nuevo/ecocampus/recapacicla_universidades/recursos/guia_didactica_edu_amb.pdf?lr=lang_es + https://www.ecologiaverde.com/zero-waste-que-es-y-como-serlo-1915.html + https://news.un.org/es/story/2023/03/1519822 + https://zerowasteeurope.eu/.
Batxilergoa eta DBH-4
Ondoko proposamen didaktikoa eskaini nahi dizuegu:
1. Saioa irekitzeko ondoko galdera plantea dakieke ikasleei: Ekonomia zirkularra eta ekodiseinua terminoak entzun dituzue inoiz? Zer adierazteko? (5 min)
2. Teknopolis: Ekonomia zirkularra eta beste ideia on batzuk deituriko bideoa ikusi. Hemen duzue bideoan sartzeko esteka. 13 min eta 12 s-tik amaierara arte ikusi. (15 min) https://www.youtube.com/watch?v=OHcn7sbOvvg
3. Bideoa ikusitakoan ikasleekin solasaldi labur samarra egitea proposatzen dizuegu. Honelako galderak erabil daitezke: (20 min)
* Zertan datza ekonomia zirkularra?
* Zer erronka nagusi ditu industriak?
* Zertan aritzen da Tecnalia?
* Aluminioa birziklatuz gero, zenbat energia aurrezten da?
* Bioekonomiak eta lehen sektoreak batera egiten dutela lan esan du. Nola?
* Enviroscore etiketak zer adierazten du?
* Ekodiseinua zertan da lagungarri?
* Zer esan nahi du esaldi honek?
<<Lehen birziklatzea marketing kontu hutsa zen, baina orain merkatutik kanpo ez geratzeko funtsezkoa da>>.
Informazio-iturri gehigarriak zalantzak argitu edo gehiago sakondu nahi izanez gero (pdf-formatuan erantsi zaizkizue):
+ Ekonomia zirkularrari buruzko gida azkarra kazetarientzat.
+ Ekonomia zirkularra lantzen ikasgelan.
+ Bioekonomia. https://www.minambiente.gov.co/wp-content/uploads/2021/10/Bioeconomi%CC%81a.pdf https://www.ecosia.org/search?q=biekonomia+pdf
+ Ekodiseinua. http://www.basqueecodesigncenter.net/PublicacionesV2/Ficha.aspx?IdMenu=eab5beb3-997d-433d-a976-7131ac06088e&Cod=bfe5e394-a5a2-4b05-adca-0f54aee17e4c&Idioma=eu-ES&Tipo= https://www.ihobe.eus/ekodiseinua https://www.euskadi.eus/contenidos/documentacion/ecodiseno_envases/eu_def/adjuntos/envases_ihobe_ecoembes_eu.pdf
+ Enviroscope etiketa. https://techpress.es/noticias/nuevo-sistema-etiquetado-ambiental-enviroscope-impacto-alimentos-bebidas
+ Hizkuntzak (Ingelesa, frantsesa eta alemaniera). https://ewwr.eu/esp/ web-atarian informazio hainbat hizkuntzatan datorrenez ingelesean, frantsesean eta alemanieran ere landuko dute. Horrela, hizkuntzak lantzearekin batera, hondakinen murrizketaz ere arituko dira.

Location

WHERE it will take place

Country:

Spain - Basque Country

Address:

Leioa
Sarriena Auzoa
173
48940

Action Developer

WHO will run the show

Entity:

Askartza Claret
# Educational Establishment

How can you get in contact:

https://claretaskartza.eus
aherreros@claretaskartza.eus

• WHEN

will it happen?

Dates of the proposed action:

18/11/23, 19/11/23, 20/11/23, 21/11/23, 22/11/23, 23/11/23, 24/11/23, 25/11/23, 26/11/23

• WHY

join hands and minds to prevent waste?

Check out other actions that will cover these themes:

Strict avoidance and reduction at source

Help the world,
share this action!

Related actions