ZERO ZABOR URETAN 2025 Ekitaldia

Info

WHAT will be done

Description:

Europako Hondakinen Prebentziorako Astearen baitan, MATER Ontzi Museo Ekoaktiboak ZERO ZABOR URETAN kanpainaren amaierako topaketa ospatuko du, azaroaren 24an, 10:00etatik 12:00etara. ZERO ZABOR URETAN ingurumen-sentsibilizaio kanpaina bat baino askoz gehiago da: euskal kostaldea zeharkatzen duen bidaia eraldatzailea da, hausnarketa eta ekintza kolektiboa batzen dituena itsas hondakinen arazoari irtenbideak bilatzeko. Ekitaldiaren helburua 2025eko emaitzak partekatzea, kanpainaren parte diren pertsona eta eragileen esperientziak jasotzea eta etorkizuneko erronkak elkarrekin zehaztea izango da.

ZERO ZABOR URETAN 2025 MATER Ontzi Museo Ekoaktiboak bultzatutako ekimen parte-hartzailea da, urteko kanpainaren emaitzak partekatzeko, esperientziak jasotzeko eta 2026ari begira erronka berriak lantzeko.
ZERO ZABOR URETAN ez da soilik ingurumen-kanpaina bat, baizik eta bidaia eraldatzailea, hausnarketa eta ekintza kolektiboa uztartzen dituena, itsas hondakinen arazoari irtenbideak bilatzeko eta itsasoa babesteko kultura berria sustatzeko.
Kanpainak Euskal kostaldeko zortzi portu zeharkatzen ditu —Bilbo, Portugalete, Bermeo, Ondarroa, Mutriku, Getaria, Hondarribia eta Pasaia—, eta bere eragina bederatzi udalerritara zabaltzen du Ni Itsas Zaindari ekimenaren bidez (Irun, Errenteria, Astigarraga, Oiartzun, Donostia, Deba, Tolosa, Hernani eta Zarautz).
Proiektuak tokiko eragileak —udalak, ikastetxeak, saltokiak eta elkarteak— lotzen ditu “hausnarketa eta ekintza kolektiboa” prozesuaren bidez:
1. Lehenik, MATER taldeak ikastetxe parte-hartzaileak bisitatzen ditu, itsas hondakinen inguruko hitzaldi-tailerrak eskainiz, eta ikasleak itsasoaren zaintzari buruzko mezuak sortzera animatuz.
2. Ondoren, udalaren koordinazioarekin, ikasleek egindako mezuak ZABOR eta BIO itsas erraldoiekin batera erakusketa ibiltari bat osatzen dute, zeina udalak utzitako espazio batean astebetez publiko irekira bisitagarri dagoen.
3. Erakusketaren ostean, mezu horiek saltokietako erakusleihoetara eramaten dira, Ni Itsas Zaindari kanpainaren kartelarekin batera, mezuari oihartzun handiagoa emanez.
4. Azkenik, MATER ontzia udalerrietara iristen da, herritar guztiei zuzendutako jarduera-programa zabal batekin: itsas hondakinen arazoa eta haien konponbideak lantzeko, komunitatearen parte-hartzea sustatuz.

ZERO ZABOR URETAN kanpainak etengabeko hazkundea eta eraldaketa bizi izan ditu. Urtez urte, gero eta udalerri, ikastetxe, erakunde eta herritar gehiagok egin dute bat ekimenarekin, itsaso garbi baten aldeko mugimendu kolektiboa sendotuz.
Zazpi edizioetan zehar, 10.000 pertsona baino gehiagok hartu dute parte zuzenean kanpainako jardueretan —itsasontziko bisitetan, hondakin-bilketa kolektiboetan, tailerretan eta jarduera parte-hartzaileetan—, eta horrek erakusten du sentsibilizazioak eta ekintzak bat eginda duen indarra.
2025ean, kanpainak tokiko ikastetxeetan izan du bere presentziarik handiena, eta 1.000 ikasle inguruk jaso dute itsas hondakinen inguruko hitzaldi-tailerra. Ekintza honen bidez, gazteak itsasoaren zaintzaren garrantziaz sentsibilizatu eta etorkizun jasangarriago baterako konpromisoa sustatu da.
Hasiera batean merkataritza-sektorea ez zegoen aurreikusita, baina 2022an hasi zen eskuhartzea zortzi udalerrietako merkatarien elkarteekin. 2025ean, kanpainak 17 merkatarien elkarte eta 451 saltoki batu ditu guztira, ZERO ZABOR URETAN mezuak euren komunitateetan zabaltzen lagunduz.
Bestalde, erakunde eta elkarte sozialen parte-hartzea ere sendotu da: 2023an 370 erakunde, 2024an 454 eta 2025ean 510 izan dira guztira kanainan parte hartu dutenak.
ZERO ZABOR URETAN hondakinen prebentzioan eta murrizketan oinarritutako sentsibilizazio kanpaina da, hausnarketa eta ekintza kolektiboa sustatzen dituena, eta beti lema beraren gidaritzapean: “hondakin onena, sortzen ez dena.” 2025ean, zuzenean zein zeharka, 90.000 pertsona inguru izan dira mezu hau jaso duten pertsonek eta, ohitura jasangarriagoen bitartez, itsaso eta bizitza osasuntsu baten alde egitera bultzatu direnak.

Location

WHERE it will take place

Country:

Spain - Basque Country

Address:

Pasaia
Arraunlari Kalea
s/n
20110

Action Developer

WHO will run the show

Entity:

MATER
# Association/NGO

How can you get in contact:

www.mater.eus
info@mater.eus

• WHEN

will it happen?

Dates of the proposed action:

24/11/25

• WHY

join hands and minds to prevent waste?

Check out other actions that will cover these themes:

Strict avoidance and reduction at sourceWaste sorting and recycling

Help the world,
share this action!

Related actions