EKO RACE MEATZALDEA
INFO [what will be done]
Description:
Prest al zaudete erronkarako?
Ahaztu betiko ingurumen-jarduerak. Hemen korrika egin, igo, oztopoak gainditu, taldean lan egin… eta baita zikindu ere!
Eko Race Meatzaldea familian gozatzeko ginkana-pista amerikarra da. Bertan, kontsumoarekin, hondakinen sorrerarekin, berrerabilpenarekin, birziklapenarekin eta hondakinen kudeaketa egokiarekin lotutako hainbat proba gainditu beharko dituzue.
Ekitaldiak hainbat oztopo biltzen ditu: horma bertikalak zein inklinatuak, arrastatu beharreko pneumatikoak, sareak, garraiatu beharreko gurpilak, eraztunak, soken bidezko igoerak eta lurrean jarritako pneumatikoak. Parte-hartzaileek ibilbidea osatzeko, beren arintasuna, indarra eta koordinazioa proban jartzen dituzten erronka fisikoak gainditu behar dituzte; hori guztia, jasangarritasunari —zehazki, «7+1» kontzeptuari— eta ingurumenaren zaintzari lotutako mezuekin bat eginez.
Nor izango da proba guztiak gainditzeko gai?
Nork lortuko du amaierara iristea?
Eta nor bihurtuko da hondakinen benetako txapeldun-taldea?
Onartu erronka. Prestatu zaitezte abenturarako.
Esperientzia honek saria ere badakar!
Parte hartzeagatik opari bat jasoko duzue, eta, gainera, oparien zozketa ere egingo dugu (bizikleta tolesgarriak, kantinplorak, motxilak, tote bag poltsak…).
Eko Race Meatzaldea zuen zain dago!
Location [WHERE it will take place]
Country:
Address:
Action Developer [WHO will run the show]
Entity:
Date [WHEN it will happen]
Dates of the action:
Join hands and minds to prevent waste [WHY]
Related actions
Do desperdício alimentar à criação de soluções